XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); emazteak, ordea, gizona ebain ebain egiteko modua aurkitu.

Zugarramurdiko fraileek ere irabazi ustean, galtzaile atera.

Ahozko kontaketan gertatzen den bezala, hemen ere kontalaria nahiko objetibo da; ez da sartzen pertsonaien barruko bizitzan.

Bertsolariekin berdintsu gertatu ohi da, mutatis mutandis.

Bestaldetik, gertakizunak lehenago ere mintzatu gara honetaz kontaketaren barruan daude eta batzutan balio moralgarria dute, entzulegoari begira asmatuak bait dira.

(78) Lib. b. 5 or.
Herri narratiban... gertakizunak kontakizun kontatuaren zati dira, iraganean moldatuak eta beraien esanahia batik bat entzulegoan bertan sortua.

Piarres Adame-ren hizkerak berak ere herri-moldeen eta ahozko literaturaren kodigo estetikoa salatzen du.

Piarres Adame-ren munduikuskera arrunta eta xaloari, bere moralizazio eta guzti, hizkera lainoa eta soila dagokio.

Erreferentzi kultorik guti aurkitzen dugu.

(79) Lib. b. IX or..
Edozein hizkuntzalarik edo antropolarik dakienez, hizkera ezberdinek munduikuskera ezberdinak salatzen dituzte.